Auto istripua izan dute hiru autok N-1 errepidean, Itsasondon
Bi lagun Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.
Itsasondon, N-1 errepidean, Irunerako noranzkoan, auto istripua gertatu da 14:00etan. Hiru autok izan dute istripua, eta horietako bat iraulita geratu da errepidean. Ertzantzak jakinarazi duenez, auto bateko gidaria eta bidaiari bat Zumarragako Ospitalera eraman dituzte. Une batez errepidea moztu dute autoa garabiarekin kendu ahal izateko, baina une hauetan irekita daude bi errailak eta trafikoa normala da.













