Herritar bat botoa ematen, Haztegi ikastetxean, goizean. / Argazkia: Tere Madinabieitia
Errefusa eta organikoa edukiontzien bidez biltzea erabaki dute legazpiarrek gaur egindako herri galdeketan. 7.138 herritar zeuden botoa ematera deituak, eta horietatik 4.222 lagunek (%60) parte hartu dute. Edukiontzi sistemak
2.907 boto (%68,9) jaso ditu, eta atez atekoak 1.291 (%30,8).
Legazpiko Udalak azaroaren 29ko osoko bilkuran aho batez onartu zuen gaurko galdeketaren emaitzak
lotesleak izango direla.