Patxi Mujikak eta Asun Merinok Aranealdeko lagunen omenaldia jaso dute
Aranealde elkarteak Asun Merino Prieto eta Patxi Mujika Unanue bazkideak omendu ditu gaur arratsaldean, Loinazko San Martin egunean. Aurtzakako dantzariek, Gurea abesbatzako kideek eta aretoko dantzariek hartu dute parte omenaldian, baita Beasaingo hainbat udal ordezkarik ere.