
Oraindik zerbait erosteko asmoa duenak aukera ezin hobea izango du arratsaldean, Beasainen eta Ordizian. Stock eta beherapen azokak egingo dituzte, herriko plazetan eta kalean ere bai denden aurrean. Goizean, eguraldi txarra alde batera utzi eta jendea ibili da bi herrietako azken aukerak aprobetxatzen. Nahi duenak, arratsaldean ere izango du stock azokaz gozatzeko aukera. Ordutegia bi herrietan berdina izango da,
17:00etatik 20:00etara.
Goizeko irudi batzuk, hemen: