Emakumeen topaketak, Ordizian
Hainbat elkarteko kideak inguratu dira solasaldira
Esperientzia desberdinak entzuteko aukera izan da gaur Ordizian egin duten emakumeen topaketan. Ordiziako Berdintasun batzordeak bultzatuta eta aniztasunean bat eginik lemapean emakume ugari elkartu dira goizean Barrena Jauregian, bizitako esperientziak kontatzera.
Taldeen artean izan ziren, besteak beste, Kimetz, Berdintasun Batzordea, Goierriko Eskolako talde feminista eta Etorkinen espazio kultur anitza izan dira. Biribilean jarri, eta taldeen sorreraren nondik norakoak aipatu dute. Ondoren, elkarri galderak egin, eta solasaldian aritu dira.
Elkarren berri izan, eta elkarri «laguntzeko eta erakusteko» bidea izan da topagunea. «Besteek egindakoa ikustea askotan baliagarria da norbera hobetzen joateko, eta ez dakien hori egiteko», azaldu du Miriam Herbom adituak. Ahalduntzeaz, berdintasunaz, eta eskubideen alde lan egiteaz ere mintzatu dira. «Eskubideen alde borrokatu ezin direnen ahotsa izan behar dugu», azaldu dute. Lehenengo topagunea izan arren, ez dute baztertzen aurrerantzean ere horrelako gehiago antolatzea.