Hasi dituzte Ordiziako Etxe-gorri eraikina eraisteko lanak
Ordiziako San Bartolome auzoko Etxe-Gorri eraisteko lanak hasi dituzte jada, eta aste honetan bukatuta izatea espero du udalak. Otsailaren bukaeran hastekoak ziren etxea botatzen, baina baimen guztiak lortzeko gestioek atzeratu dute lanen hasiera. Eraikinaren egoera ikusita hartu zuten botatzeko erabakia, udalaren eta etxeko jabeen artean egindako hainbat bileraren ondoren. Lan horiekin, “auzoaren egoera hobetzeko aurrerapausoa” eman nahi duela azaldu du udalak.