Igandean jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amalur ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 17an, 16:30ean eta 18:30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Sarrerek 7 euro balio dute. Igande honetan jarriko dituzte salgai, 12:00etatik 14:00etara, Labeaga aretoan.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amalur ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 17an, 16:30ean eta 18:30ean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Sarrerek 7 euro balio dute. Igande honetan jarriko dituzte salgai, 12:00etatik 14:00etara, Labeaga aretoan. Datorren asteko igandean ere salgai jarriko dituzte, toki berean: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. Martxoaren 22tik apirilaren 15era Urretxuko kultur etxean erosi ahal izango dira eta apirilaren 16an eta 17an Ederrena pilotalekuko leihatilan. 16an 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era eta 17an 12:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara.