Legazpiarrek hamabi pertsona edo elkarte proposatu dituzte Olaria sarirako
Azken erabakia martxoaren 22an hartuko dute.
Guztira hamabi hautagai ditu 2016ko Olaria sariak. Ondorengoak dira:
- Aizkorri Barrena mendi martxa
- Haztegiko jaiotza
- Cesareo de la Presa, bake epailea izandakoa
- Felix Ibargutxi, kazetaria
- Ilinti, merkatarien elkartea (aurten 25 urte betezen ditu)
- Ilintxa futbol taldea
- Jose Antonio Azpiazu, historialaria
- Legazpiko Erraldoiak
- Nagusilan
- Martin Ugarte Saletxe idazlea
- Migel Altolagirre, Ilintxako lehendakaria izandakoa
- Alaitasuna errondaila
Gaur egingo dute hautagaia aukeratzeko lehen bilera, eta bozketa bidez aukeratuko dute saria jasoko duen hautagaia. Erabakia martxoaren 16ko bozeramaileen batzordean aztertuko dute, eta martxoaren 22ko osoko bilkuran onartuko da.
Epaimahaia
Epaimahaia ondorengoek osatzen dute: alkatea, udal korporazioko alderdi bakoitzeko kide bat, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko kide bat (iaz saria jaso zutelako) eta Irule, Lagun Artea Berri eta Sorgintxulo elkarteetako ordezkari bana.
Urteroko moduan, maiatzaren 3ko ezpata dantza ekitaldian banatuko da Olaria saria, Legazpiko jaietan.