Tailer teknologikoak antolatu dituzte UGLEn Aste Santurako
UGLE eskolak teknologia tailerrak antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako. 11 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Tailerrak martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izango dira, 09:00etatik 13:00etara.Parte hartzaile...
Parte hartzaileek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera edukiko dute: 3Dn dronak diseinatu, inprimatu, muntatu, gidatu eta etxera eraman, gasolina kotxeak egin, Star Warseko pertsonaien robotak egin eta beraiekin animazio pelikula bat egin, Lego robotak egin eta Unity aplikazioarekin bideo-jokoak egin.
Izen-ematea
Parte hartzaile kopurua mugatua dago. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, UGLE eskolara deitu behar da (943 72 54 77) edo ugle@ugleskola.org helbide elektronikora idatzi.