Loinatz jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa
Beasaingo jaietako kartela aukeratzeko lehiaketako finalerako sei lan aukeratu zituen epaimahaiak martxoaren 17an. Aukeratutako lanak beasain.eus webgunean edo udaletxeko sarreran ikus daitezke.
Lan bakoitzak zenbaki bat eramango du eta herritarrek gogoenari botoa emateko aukera izango dute gaurtik apirilaren 13ra bitartean.
Botoa emateko bi aukera dute beasaindarrek: webgunearen bidez, edo udaletxean dagon buzoian botoa emateko fitxa bete eta sartuta.
Beasainen erroldatuek bakarrik har dezakete parte.