Sexualitatea eta autodefentsa ikastaroak nerabeentzat Beasaingo Gaztelekuan
Eizu Gaztelekuan apirilaren 8an sexualitate tailerra egingo dute, 13 eta 18 urtekoentzat. Igandera arte dago izena emateko aukera: 658 751 784 (gaztelekua) edo 943 02 80 66 (Gazteria saila)Apirilaren 22an eta 29an, berriz, Beasaingo neska gazteei zuzen...

13 eta 17 urte bitarteko nerabeek har dezakete parte sexualitate tailerrean.
Eizu Gaztelekuan apirilaren 8an sexualitate tailerra egingo dute, 13 eta 18 urtekoentzat. Igandera arte dago izena emateko aukera: 658 751 784 (gaztelekua) edo 943 02 80 66 (Gazteria saila)
Apirilaren 22an eta 29an, berriz, Beasaingo neska gazteei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu dute. Apirilaren 15era bitartean eman behar da izena. Bi saioetarako 5 euroko fidantza ordaindu behar da, eta amaitu ondoren itzuliko da.