Haurren danbor hotsek hartu dute Beasain
Eguerdiko 12:00etan abiatu da haurren danborrada Beasainen Igartzatik eta herriko kale nagusiak zeharkatu eta gero, Loinazko San Martin plazan amaitu da. Ordu beteko ibilaldia egin dute txiki eta gazteek, danborrak eta upelak jo eta jo, atzean karroza ikusgarria zutela eta ibilbidean zehar ikusle ugari.
Arratsaldean helduen danborradaren txanda izango da. 19:00etan aterako da Igartzatik eta 21:15ean amaituko da Loinazko San Martin plazan.
Hona hemen haurren danborradako irudiak.