
Mendi lasterketen Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Madrilgo Cecedilla (Espainia) herrian. Bertan, Irati Zubizarreta korrikalari beasaindarrak sekulako lorpena egin du, lasterketa eta urrezko domina irabazita. Hala, junior mailako Espainiako Txapeldun izendatu dute. Beasaindarrak 1:13:29ko denbora egin zuen, Alba Valladares eta Laia Aguilarren aurretik.
Euskal Selekzioarekin batera parte hartu du Zubizarretak gaztetxoen mailan. Helduetan ere, emaitza onak lortu dituzte euskal ordezkariek. Emakumezkoetan, 3. postua lortu dute taldeka. Gizonezkoetan berriz, podiumaren gorenera igo eta taldekako Espainiako Txapelketa irabaztea lortu dute.
Manuel Merillas eta Azara Garcia
Helduen banakako sailkapenean, Goierriko mendi lasterketetan ezagunak diren bi izen, Manuel Merillas eta Azara Garcia izan ziren irabazleak. Aritz Egea urretxuarrak seigarren postua lortu zuen gizonezkoetan. Elena Calvillo berriz, 7.a izan zen, emakumezkoen betereno mailan.