Herri kirol txapelketan Rockus taldea izan da irabazlea, eta soka tiran berriz, Sophonore.

Ordizian Euskal Jai bete-betean murgilduta dabiltza dagoeneko. Gaur Emaneurre Euskarari eguna ospatzen dabiltza goiz-goizetik. Urteroko egitarauari jarraituz, kuadrillen arteko herri kirol txapelketa jokatu da 11:30ean hasi eta eguerdira bitartean Ordiziako plazan.
Guztira 17 taldek eman dute izena, azken urteetan bildu den zenbakirik handiena, eta antolatzaileak gustura agertu dira.
Herri kirol txapelketa eta soka tira txapelketa jokatu dituzte. Herri kiroeltan txingan, 25 kiloko zakua lepoan dutela korrika, fardo botatzen, trontzan, oskol biltzen, harri jasotzen eta korrika aritu behar izan dute kuadrilla guztietako neska-mutilek. Rockus kuadrilla izan da irabazlea. Soka tira txapelketan, aldiz, Sophonores kuadrilla izan da hoberen aritu dena. Giro ezin hobean aritu dira guztiak.
Herri kirola saioa amaituta, eguerdian herri bazkaria egingo dute frontoi txikian, baina festak arratsaldean ere ez du etenik izango. Hala, Takolorekin kantuan arituko dira bazkalondorenean, 16:00etatik aurreraa. Harri Orri Ar txapelketa dago aurreikusita gero, 17:30erako. 18:30ean poteoa egingo dute Berlingo Bandarekin herriko kaleetan zehar, Belaino eta Gureran taldeek antolatuta. Amaitzeko, gauen dantzaldia izango da Plaza Nagusian Gozategi eta Amets Bide taldeekin.