Bakarka eta Australiana izeneko probak egin dituzte parte hartzaileek. Bakarkakoetan Beasain, Legazpi eta Usurbilgo taldeetako igerilari gazteek hartu dute parte.

Leire Contrerasen omenezko XXIX. Antzizar igeriketa sari herrikoia jokatu da gaur goizean Beasainen. Lehiaketa Igartza Igeriketa taldeak antolatu du eta irekia izan da. Guztira 85 bat igerilarik hartu dute parte bakarkako eta Australiana erako probetan.
Bakarkako probei dagokienean, 2007 eta 1998 urte artean jaiotako gaztetxoek hartu dute parte. Beasain, Legazpi eta Usurbilgo igeriketa taldeetako partaideak izan dira. Benjamin, kimu, infantil, junior eta absolutu mailetan jokatu dituzte bakarkako probak estilo librean eta bizkar, tximeleta eta bular modalitateetan, 50 eta 100 metroko luzeran mailari dagokionez. Bakarkako probei dagokienean, ia 40 bat domina banatu dituzte irabazleen artean.
Behin bakarkakoak amaituta, Australiana erako probari eman diote hasiera. Kasu honetan parte hartzea librea izan da, eta adin tarte guztietako igerilariek parte hartzeko aukera izan dute. Benjamin, kimu, haur eta helduen sailetan banatuta jokatu da.
Hauxe izan da irabazleen sailkapena:
Benjaminak:
1.-Iraide Delgado (Legazpi I.E.)
2.-Alex Vega (Legazpi I.E.)
3.-Amaiur Mariezkurrena (B. Igartza I.K.E.)
Kimuak:
1.-Naia Zabalo (B. Igartza I.K.E.)
2.-Naia Franco (Udarregi-Usurbil)
3.-Mikel De Juana (Legazpi I.E.)
Haurrak:
1.-Peio Ibargoyen (Udarregi-Usurbil)
2.-Xabat Mujika (B. Igartza I.K.E.)
3.-Ezekiel Vazquez (B. Igartza I.K.E.)
Helduak:
1.-Ibon Soto (Ind.)
2.-Peru Alustiza (Legazpi I.E.)
3.-Agustina Vazquez (B. Igartza I.K.E.)