Ampo Ordiziak lagunartekoa jokatuko du gaur Valladoliden
Ampo Ordizia gogor ari da denboraldi berria prestatzen. Pasa den asteburuan Eibarren eta Gernikaren aurkako hiruko partida jokatu zuen, eta gaur, Valladolidera joango dira Wade Kellyren mutilak, VRAC Quesos Entrepinaresen kontra lagunarteko partida jokatzeko. Ohorezko mailako talderik sendoenetako bat da, eta iaz ligako eta kopako tituluen atarian gelditu eta gero, aurten lorpen gosez daude.
Ampok bezala, Quesosek ere aldaketa ugari egin ditu taldean, eta tenperatura hartzeko balioko die partidak bi taldeei. Ordizia Rugby Elkarteak azaldu duenez, lehen taldea “serio prestatu da lehia honetarako eta entrenatzaile hirukoak ligako partida balitz bezala” hartu du deialdia egiterakoan. Partida 19:00etan izango da, Pepe Rojo estadioan.