Aitor Perez zegamarra izan da lehenengo goierritarra eta bigarren postua lortu duena, hirugarren gelditu da Jon Durana.

Larruzea helmugara iritsi den unean
Larruzeak ez du huts egin, bera baitzen faborito lasterketa hasterako, eta 1:21:13 denbora eginda bera izan da helmuga gurutzatzen lehena. Segundo gutxiren buruan iritsi dira Aitor Perez, 1:21:44ra, lehengo goierritarra, eta Jon Durana 1:23:01ra.
Bero sama itzelarekin eman zaio hasiera 16:00etan Beasainen Igartzako mendi duatloiari. VI. Euskal Herriko duatloi zirkuituaren egutegiko lehendabiziko proba izan da gaurkoa, Igartza-Loinatz auzoko festen baitan antolatuta. Guztira 85 parte hartzaile irten dira helmugatik, baina ez dute guztiek proba amaitzerik izan. Lasterkari gehienak gizonezkoak izan dira. Emakume bakarrak hartu du parte. Antolatzaileen esanetan, beroak guztiz baldintzatutako lasterketa izan da gaurkoa.
Hiru sektoretan banatuta egin da lasterketa: hasieran 4,2 kilometroko ibilbidea korrika. Ondoren, bizikletak hartu eta 4,2 kilometroko zirkuituari hiru itzuli eman behar izan dizkiote parte hartzaileek. Amaitzeko, korrika amaitu dute lasterketa, 3 kilometro luzeko ibilbidean. Bizikletako zirkuituak berritasunak izan ditu aurten, pasa den urteetakoak baina zailtasun gutxiago zituen ustez ibilbideak, baina beroak malda txikienak ere zaildu ditu gaurkoan.