
Ikasturte berria hastearekin batera, Ordiziarrock jaialdiko antolatzaileak ere buru belarri ari dira lanean, aurtengo ekitaldia antolatzen.
Urriaren 20tik 22ra izango da jaialdi nagusia, baina aurretik ere, girotzeko hainbat saio egingo dituzte. Egunotan zabaldu dituzte aurtengo kartela eta Ordizian joko duten taldeen zerrenda. Kartel anitza osatu dute aurten ere, eta oso estilo ezberdinetako saioak ikusteko aukera izango da, Goierri inguruko, Euskal Herriko nahiz gure mugetatik kanpoko taldeekin.
Aurtengo karteleko izen handietako bat
Sorkun kantariarena izango da. Lehendik ere Ordiziarrock jaialdian izana da Kashbad taldearekin, eta aurten errepikatu egingo du. Harekin batera, Aitzol Barandiaran bertsolariaren
Bi Bala taldea ere etorriko da. Kanpotik etorritakoen artean berriz, aipamen berezia merezi dute AEBtatik datorren
Get Dead punk taldeak, edota Ramstein talde ezagunaren bertsioak egiten dituen
Menstein talde katalanak. Kontzertu nagusiko kartela, Nikkin beasaindarrak eta Zesura rap bikote ordiziarrak osatuko dute.
ORDIZIARROCK 2016
Irailak 30
· 19:30. Starblues taldeak Gu Geu diskoa aurkeztuko du, D’Elikatuz aretoan
Urriak 6
· 19:30. Jimmy Muelles-ek Ladridos de pájaro diskoa aurkeztuko du, D’Elikatuz zentroan.
Urriak 14
· 19:30. Xabier Crehuet kantariaren kontzertua, D’Elikatuz zentroan.
Urriak 20
· 19:30. The Machetazo jazz taldearen kontzertua, D’Elikatuz aretoan.
Urriak 21
· 19:30. Mohawk taldearen kontzertua, D’Elikatuz aretoan.
· 21:00. Kontzertua gaztetxean: The Sworn Liars, Gureran, Altxa Gudari, Znort Faces eta Barracuda.
Urriak 22
· 12:00. Kamioi Rock, Ordiziako auzoetan: Bedeinkatuak, Flatron eta Mammut&The Palmeras Stuck.
· 14:30. Rock bazkaria, sagardotegian.
· 19:00. Ordiziako Banda Rock eta Pirata, Plaza Nagusian.
· 20:00.Kontzertu nagusia, frontoian: Nikkin, Zesura, Get Dead, Sorkun, Menstein eta Bi Bala.