Usurbeko jaia iruditan
Ohi bezala, iraileko lehenengo igandean, eguraldia lagun, festa giroa nagusitu zen Usurben. Aurten, gainera, Aizkorri elkarteko mendizaleek berritutako gurutzearen magalean elkartu dira.
Usurbeko Igoera proba izaten da eguneko ekitaldi nagusietako bat. Aurten 54 korrikalarik hartu dute parte; asko eta asko, herrikoak bertakoak. Artzai Eneako plazan hasi eta 4,7 kilometroko maldan gora, Mikel Beraza nafarra izan zen Agortara iristen lehena (22:23). Bigarrena, Koldo Agirre beasaindarra izan zen eta hirugarrena (23:21), Lakuntzako (Nafarroa) Beñat Katarain (23:34). Agirrek jaso zuen lehenengo herritarraren saria.
Emakumezkoetan, herriko korrikalari gaztea izan zen nagusi: Irati Zubizarreta (27:48). Goierriko korrikalari beteranoei aurre hartu zien. Amaia Irastorza olaberritarra izan zen bigarrena (28:28) eta Elena Calvillo beasaindarra (29:30) hirugarrena. Zubizarretak bi sari jaso zituen: lehenengo neska eta lehenengo herriko neska.
Omenaldia
Gainerakoan, giro onean joan zen Beasainemndiko auzotarrek antolatutako jaia Saleteko Juan Jose Lasa eta Enkarni Arrietak auzotarren omenaldia jaso zuten.