Energia aurreztea helburu izanik, Arangoiti zaharren egoitzan ura berotzeko instalakunza geotermikoa jarri dute martxan. Lur azalean 120-150 metrora dagoen beroa aprobetxatzen du geotermia sistemak eta Arangoitin 17 zulaketa egin dituzte 120 metrora....

Energia aurreztea helburu izanik, Arangoiti zaharren egoitzan ura berotzeko instalakunza geotermikoa jarri dute martxan. Lur azalean 120-150 metrora dagoen beroa aprobetxatzen du geotermia sistemak eta Arangoitin 17 zulaketa egin dituzte 120 metrora. Beasaingo Udalaren arabera, «energia lortzeko ohiko sistemekin alderatuz energia geotermikoak aurrezpen ekonomiko garrantzitsua lortzea ahalbidetzen du».
2012ko urtarrilean inauguratu zen gune berria, baina orain arte ez da martxan jarri. «Udal gobernuaren lehentasuna izan da gai honi konponbidea ematea»,argitu dute.
Udalak emandako datuen arabera, «geotermia sistema Arangoitin jartzearen aurreikuspenak zioenez, lau urteren buruan 100.000 euro inguru aurreztuta leudeke, energia geotermikoa erabili izan balitz. Orain artean, instalakuntza martxan jarri ez denez, ez da da horrelakorik gertatu eta ez da aurrezpenik egon.
Abuztuan egokitze lanak egin dituzte; 15.000 euro kostua izan du. «Energia kostuan aurreztuko dena kontuan hartuz, urtebetean amortizatu ahal izango da», zehaztu dute.