Ordiziarrock jaialdiak nazioarteko kutsu nabarmena du 13. edizioan
Bost eszenatoki, nazioarte mailako 15 talde eta 80 musikari eta musika estilo anitzak bilduko ditu Ordiziarrockek, besteak beste. Larunbata izango da egun handiena

Sorkun kantaria da aurtengo kartelburuetako bat. Duela bi urte ere jo zuen Ordizian, Kashbadekin. // Argazkia: Bonberenea
Bestetik, auurtengo beste berrikuntza garrantzitsu bat Oiangu jatetxearekin lankidetzan jatekoa ere eskainiko dutela izango da. Oiangu jatetxeko sukal- dariek, txiringitoa jarriko dute Beti-Alai pilotalekuaren ondoan, jaialdi nagusiaren egunean, larunbatean alegia. Bertan, hanburgesak, tako bejetalak, patata minak eta ukalondo ogitartekoak eskainiko dituzte indarberritzeko. Elkarlan horrek fruitu gehiago ere eman ditu, izan ere, Oiangu baserrian aterpea emango diete Ordiziarrock jaialdian jotzera datozen AEBetako, Bretainiako edota Alemaniako musika taldeko kideei.
Egur artelanen postu bat ere jarriko dute. Antolakuntzatik luzatutako informazioaren arabera, Ordiziarrockerako bereziki prestatutako egur lanak jarriko dira salgai. Egur artelanen postua, ostiral eta larunbat arratsaldean Plaza Nagusian egongo da jarrita. Beti-Alai pilotalekuan ere egongo da larunbatean, 20:00etatik aurrera.
Horretaz guztiaz gain, Ordizia Rugby Elkarteak ere parte hartuko du aurtengo Ordiziarrocken. Klubeko gazteek, gaztainak eta freskagarriak salduko dituzte larunbat arratsaldean, Plaza Nagusian.
Hesiak apurtuz
Badira urte batzuk, 2011tik hain zuzen, entzumen arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako kontzertuak eskaintzen dituela Ordiziarrockek. Lehenengo urte hartako leloa Hesiak apurtuz izan zen, eta antolakuntzako Urko Ruiz de Apodakak esandakoaren arabera, momentu hartan «askori erokeria iruditu arren, ideiarekin aurrera jarraitu genuen ahalik eta jende multzo handienera iristeko asmoz».
Aurtengoan ere ekimen horrekin jarraituz, entzumen arazoak dituztenentzat egokituta egongo da larunbatean pilotalekuan emango den kontzertu handia.
Antolakuntzatik gogorarazi nahi dute sarrera librea izango dela aurtengo Ordiziarrockeko ekitaldi guztietarako.
EGITARAUAOsteguna, 20 · 19:30. The Machetazo taldearen kontzertua, D’elikatuz aretoan. Ostirala, 21 · 19:30. Mohawk taldearen emanaldia, D’elikatuz aretoan. · 21:00. The Sworn Liars, Gureran, Altxa Gudari, Znort Facers eta Barracuda taldeen kontzertua, Gaztetxean Larunbata, 22 · 12:00. Kamioi Rock herrian zehar. Bedeinkatuak taldea, Otegienean. · 12:45. Kamioi Rock: Flatron taldearen emanaldia, Altamiran. · 13:30. Kamioi Rock: Mammut & Tha Palmera Stuck taldeen kontzertua, Buztuntzan. · 14:30. Rock bazkaria sagardotegian. · 19:00. Ordiziko Banda Rock eta Pirata taldeen kontzertua, Plaza Nagusian. · 20:00. Zesura, Get Dead, Sorkun, Meinstein eta Bi Bala taldeen kontzertua, Beti-Alai pilotalekuan.














