Segurarrak ere Sevillara joateko prest
Talde txuri urdinari euren babesa eman asmoz taldeko argazki erraldoia atera dute Txanbolinpen segurarrek.
Segurako Realzaleen taldeko argazkia Txanbolinpen, Kopako finalaren zain. Pello Agirrezabal Realak apirilaren 18an Atletico Madrilen aurkako jokatuko duen Kopako finalari begira daude Seguran ere. Segurako Errealaren Lagunak taldeak deituta, talde argazki erraldoia atera dute Txanbolinpen, euren talde kuttunak herritarren babesa sentitzeko helburuarekin.
Bertsotan girotu dute asteburuan Sevillaraino egingo duten bidaia, bueltan Kopako garaikurra etxera ekartzeko helburuarekin. Bildutako guztien artean Realaren ereserkia abestuz amaitu dute ekitaldia.
Argazkiak eta bideoa: PELLO AGIRREZABAL















