Balkoiak eta fatxadak zuri urdinez apaintzeko lehiaketa Idiazabalen
Idiazabalgo Errealaren Lagunak elkarteak antolatu du lehiaketa, apirilaren 18ko Kopako finalaren harira.
Datorren larunbatean, apirilak 18, Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Kopako finalak zaleen grina piztu du, areago, data gerturatzen ari den heinean. Idiazabalgo Errealaren Lagunak elkarteak, esaterako, herriko balkoiak eta fatxadak atontzeko lehiaketa antolatu du. Parte hartzeko, izen-abizenak, telefono zenbakia eta apaindutako balkoi edo fatxadaren helbidea bidali behar dira idiazabalgoerrealarenlagunak@gmail.com helbidera.













