Goierriko sei herrik parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan
Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz ariko dira –Ataun eta Beasain aurten ez–, Lazkao, Olaberria eta Ordizia larruzko paletaz eta pala motzez, eta Zumarraga gomazko paletaz. Apirilaren 21ean egingo dute aurkezpen-zozketa.
Herriarteko Pilota Txapelketaren aurkezpena, iazko apirilean, Donostian. Gipuzkoako Pilota Federazioa Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren berri eman du. 24 herrik eman dute izena eskuzko lehian –iazko baino hiru gehiagok–, hamar ariko dira larruzko paleta eta pala motzez –lau gehiago aurten–, hemezortzi gomazko paletaz –lau gehiago–. Zesta-puntaz, bi herrik besterik ez dute izena eman eta, hortaz ez da txapelketarik izango espezialitate honetan.
Goierriko sei herrik parte hartuko dute aurtengoan, modalitate ezberdinetan.
Eskuz ariko dira Goierriko hiru herri. Lazkao, Zaldibia eta Zegama. Nabarmentzekoa da azken urte askoan taldea osatu duen Ataunek ez duela parte hartuko, ezta iaz finalerdietan lehiatu zen Beasainek ere.
Larruzko paletan eta pala motzez Lazkao, Olaberria eta Ordizia ariko dira; eta gomazko paletaz Zumarraga.
Aurkezpen-zozketa apirilaren 21ean egingo dute, datorren asteartean, 19:00etan, Donostiako Kirol Etxean.
Maiatzaren lehen asteburuan ekingo diote txapelketari eskuz eta gomazko paletaz, eta maiatzaren 10ekoan larruzko paleta eta pala motzez. Rural Kutxak eta Aramendia gozotegiak babestuko dute, beste behin, Herriartekoa.
Hauek dira aurtengo parte hartzaileak:
ESKUA (24 herri)
- Aduna
- Aia
- Albiztur
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Antzuola
- Aretxabaleta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Donostia
- Eibar
- Hernani
- Lazkao
- Oiartzun
- Oñati
- Usurbil
- Zaldibia
- Zegama
- Zestoa
- Zizurkil
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA (10 herri)
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
- Ordizia
- Zumaia
GOMAZKO PALETA (18 herri)
- Aia
- Alegia
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Donostia
- Eibar
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Mutriku
- Oiartzun
- Soraluze
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
- Zumarraga













