Olaberrian dominak eman dizkiete 25, 50 eta 60 ateralditik gora egin dituzten odol emaileei. 140 lagun bildu dira bazkarira. Guztira, 113 domina banatu dituzte
Aurten Olaberrian egin dute hitzordua Goierriko odol emaileek. Emaile finenak saritu dituzte, 25, 50 eta 60tik ateraldi egin dituztenak, alegia. Goierriko emaileen barnean Alegiko, Amezketako eta Ikaztegietako emaileak ere saritu dituzte. Guztira, 113 domina banatu dituzte.
Ekitaldia Olaberriko frontoian egin zuten larunbatean eta Lazkaoko txistulariek, Zeba Olaberriko abesbatzak eta bertako haur eskolako hiru haurrek aurreskua dantzatu zieten odol emaileei.
Hurrengoa Ormaiztegin
Ekitaldiaren ondoren 140 lagun bildu ziren Olaberriko Odol Emaileen batzordeak antolatutako bazkarira. Antolatzailea Montserrat Martinez izan da bera baita elkartearen ordezkaria herrian. «Urtero herri batek anto- latzen du eta aurten guri egokitu zaigu; lekukoa Ormaiztegiri pasa diogu eta datorren urtean han egingo dute» aurreratu zuen.
Olaberrian 22 lagunek ematen dute odola urtean batez beste. Hiru ateraldi egiten dituzte, Ihurren. Berritasun gisa, aurten hiru ateraldietatik bat Olaberrian egingo dute, herrigunean.
Ekitaldian Beasain, Legorreta eta Ordiziako bizilagun banak 100 ateraldien domina jaso zuten. Guztien artean, azpimarra merezi du odol emaile legorretarrak. Izan ere, emandako odol tanten garrantzia senideen ar-tean transmititu, eta emazte nahiz seme-alaben ateraldiak aitarenekin batuta 264ko emaitza ematen du, ateraldi bakoitzean doazen tanta guztiekin.