CAF-eko langileek mobilizazioekin jarraituko dute
Datozen egunetarako mobilizazio berriak iragarri dituzte CAFen, “lan produktiboen azpikontratazioak eteteko eta tailerreko langileen zein enplegatuen kontratazioak burutzen hasteko Enpresa Batzordeak eta langile batzarrak Zuzendaritzari egindako eskaerari, azken honek emandako erantzun ez nahikoaren aurrean”. Horrekin batera, ordu estrarik ez egitea ere erabaki zuten CAFek langileek batzarrean.
Geldialdiak:
- Azaroaren 29an, 4 orduko lan-uztea, eta manifestazioa Beasainen.
- Abenduaren 1 eta 5ean, 2 orduko lan-uzteak.
- abenduaren 7an, 4 ordukolan uztea, eta manifestazioa Ordizian.