Goierri Birzirik herri plataformaren batzar irekia gaur Gabirian
GABIRIA // Birziklapenaren aldeko eta Mutiloako zabortegiaren aurkako herri plataformak batzar irekia deitu du gaurko; Gabiriako kultur etxean jarri dute hitzordua, 18:30ean. Plataformaren oharrak dioenez, azken berriei buruzko azalpenak emango dituzte...
Birziklapenaren aldeko eta Mutiloako zabortegiaren aurkako herri plataformak batzar irekia deitu du gaurko; Gabiriako kultur etxean jarri dute hitzordua, 18:30ean. Plataformaren oharrak dioenez, azken berriei buruzko azalpenak emango dituzte bertan, eta aurrera begira egingo dituzten ekintzak ere zehaztuko dituzte plataformako kideek.













