Zailena egin dute palari lazkaotarrek, kanporaketa bina orekatu. Pala motzean 27 tanto egin dizkio Debak, komeni baino bat gehiago. Ataun, eskuan, eroso pasatu da (4-2), eta Lazkao du zain
Jardunaldi peto-petoa egiteko zorian izan dira, asteburuan, Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan parte hartzen ari diren Goierriko talde guztiak. Palako Lazkao izan ezik, gainontzeko hiru taldeek lortu dute hurrengo kanporaketara igarotzea: eskuz Ataunek, eta palan Olaberriak eta Ordiziak.
Ospela, Lazkaorena izan da. Kanpoan nola geratu den ikusita gehiago, gainera. Debak tanto bakar batengatik utzi du bazterrera. Olaberrian jokatu zuten, ostiralean. Joaneko aurkako emaitza (2-0 Debaren alde) berdintzea lortu zuten: larruz Andonegi-Oiarbidek 35-34 irabazi zuten (han galdu, zenbaki berdinekin), eta motzean Ibarguren anaiek 40-27 irabazi zuten (Deban 40-26 galdu).
Olaberriko palari taldea.
Olaberriak ere bina bukatu du Donostiarekin, baina 17 tanto alde. Igandean, larruz 35-34 galdu zuen Altzan, eta motzean 26-40 nagusitasunez irabazi. Lazkaoren borrero Deba izango du finalaurrekoan aurkari.
Ordiziak 3-1 utzi du kanpoan Oiartzun. Madalensoron, ostiralean, larruz 27-35 irabazi eta motzean 40-29 galdu zuen. An- doain egokitu zaio orain.
Ataunek, eskuz, aise gainditu du final hamaseirenetan An- doain (4-2). Itzuliko norgehiagoketan, kadeteek 15-22 eta jubenilek 1-22 irabazi dute; larriek, 22-8 galdu.
Final zortzirenetan, Ataun-Lazkao kanporaketa egokitu da (iaz hala hasi ziren). Ostiralean Auzoetan da lehen saioa (21:00).