Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, foru aldundiarekin lankidetzan, Singular Dendak eredua garatuko du Beasaingo hainbat komertzioetan ere. Bere helburua, komertzioen eraginkortasuna hobetzea da eta horretarako «giza baliabideak eta baliabide teknikoa...
Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, foru aldundiarekin lankidetzan,
Singular Dendak eredua garatuko du Beasaingo hainbat komertzioetan ere. Bere helburua, komertzioen eraginkortasuna hobetzea da eta horretarako «giza baliabideak eta baliabide teknikoak jarriko ditu». Beasaingo Udalak, kanpaina hori garatzeko laguntza eta espazioak eskainiko ditu.
Izan ere, udalarentzat «garrantzitsua eta beharrezkoa» da «komertzioaren profesionaltasuna, bereizketa, eraldaketa, lankidetza, posizionamendua eta balorazio soziala hobetzea».
3.000 euro
Gipuzkoako Merkatarien Federazioak helburu horiek betetzeko metodologia Beasaingo hainbat komertziotan ezartzeko konpromisoa hartu du. Atzo udaletxeko batzar aretoan aurkeztu zien egitasmoa herriko hainbat dendariri. Federazioak beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak jarriko ditu programaren esku. Udalak, berriz, 3.000 euro jarriko ditu egitasmorako eta «hori garatzeko beharrezkoak diren elkartze espazioak ere bai».