Lasterketako tropela Ihurre auzotik Idiazabalera bidean. // A. Apalategi
Oier Lazkano izan da azkarrena Olaberriko helmugan, eta bera jarri da lider. Gipuzkoako Txirrindulari Itzuliaren bigarren etapa jokatu dute gaur Goierriko errepideetan. Olaberrian hasi eta bukatuta, 75 kilometroko ibilbidea egin dute, Liernia, Gabiria eta Olaberriko gainak pasatuz. Lazkanoren atzetik, Ibon Ruiz sartu da bigarren, 42 segundora, eta Jon Polledo hirugarren, 1:10eko aldearekin.
Podiumeko argazkiak: Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa