Brinkolako San Agustin jaiak ostiralean hasiko dira
Zegaman eta Itsason sanbartolomeak ospatzen dituzten bitartean, Legazpiko Brinkola auzoan San Agustin jaietan murgildurik izango dira. Ostiral iluntzean hasiko dituzte festak, auzo afaria eta rock kontzertuekin. Amaitu, berriz, San Agustin egunean egingo dira, jubilatuen bazkariarekin.
Bitartean, denetariko ekintzak izango dira jaiez gozatzeko. Jan-edana nahi duenarentzat, larunbatean patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta gero banatu egingo dituzte egindako tortillak, baita txistorra, sardina eta sagardoa ere.
Musika, kirola eta haurrentzako ekintzak
Musika interesatzen zaionarentzat, Alaitasuna rondailak emanaldia eskainiko du larunbatean. Igande eguerdian, berriz, kantu poteoa egingo dute auzoan.
Kirol apur bat egin nahi duenak, zunba saioa, txerri harrapaketa, bola eta toka txapelketa zein sokamuturra ditu aukeran. Haurrekin atera behar dutenentzat, berriz, buruhandiak eta haurrentzako jolasak, igandean. Non aukeratua badago.
Autobus zerbitzua jarriko dute
Autobus zerbitzua ere jarriko dute gauean Legazpira itzultzeko. Ostiraletik larunbaterako gauean, 04:00etan abiatuko da autobusa. Larunbatetik iganderako gauean, berriz, 03:00etan.
EGITARAUA
Abuztuak 25, ostirala
- 21:00. Txupinazoa eta ikurrina jasotzea.
- 21:00. Auzo afaria Ane Beloki eta Asier Iriondo bertsolariekin eta Elustondo anai arrebekin.
- 00:00. Rock kontzertuak geltokiko plazan: Txerrikumeak, Gatazka eta Red Night.
- 12:00. Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño elkartean egongo dira ikusgai jaietan zehar.
- 17:00. Bola eta toka txapelketa.
- 17:30. Patata tortilla lehiaketaren hasiera. Ondoren sardina, txistorra, tortilla eta sagardo dastaketa.
- 18:00. Buruhandiak.
- 21:00. Afaria Armuño elkartean.
- 23:00. Alaitasuna rondailaren emanaldia, geltokiko plazan.
- 00:30. Zunba saioa geltokiko plazan.
- 01:00. Txerri harrapaketa.
- 11:00. Meza. Ondoren kantu poteoa.
- 17:00. Bola eta toka txapelketaren jarraipena.
- 17:30. Haurrentzako jolasak.
- 18:00. Buruhandiak.
- 18:00. Sokamuturra herriko gazteentzat.
- 12:30. Meza. Ondoren jubilatuen bazkaria Armuño elkartean.