Asteazkenean izango da saioa, 22:00etan.
Pili Eskisabel ipuin kontalari ataundarra. / Ordiziako Udala
Lazkaoko Maizpide barnetegian kultur ekitaldi ugari antolatu dituzte udako hilabeteetarako. Bertso afariak, kontzertuak, antzerkia… eta oraingoan ipuin kontalari saioa. Asteazken iluntzean izango da, 22:00etan, Maizpideko zineman.
Hiru goierritar ariko dira kontakizun lanetan: Pili Eskisabel ataundarra eta Irati eta Ekaitz Goikoetxea anai-arreba beasaindarrak.
Hurrengo ekitaldiak:
- Irailak 6: bertso afaria Anjel Mari Peñagarikano eta Jesus Mari Irazurekin (21:00).
- Irailak 13: Rakugoa, Japoniako ipuinak (22:00).
- Irailak 20: Koldo Amestoy (22:00).
- Irailak 27: Star Blues (22:00)