Manuel Tohariak irekiko du ostiralean Ordizientzia 2017 zikloa
Lemniskata Goierriko Zientzia Sareak Ordizientzia 2017 zikloa antolatu du hirugarrenez, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Urriko hiru ostiraletan izango ira saioak, 19:00etan, Barrena kultur etxean.Datorren ostiralean, hilak 6, La sociedad del despilfa...
Lemniskata Goierriko Zientzia Sareak Ordizientzia 2017 zikloa antolatu du hirugarrenez, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Komunikazio eta zientzia arloan aritutako hiru hizlari ekarriko dituzte, Manuel Toharia, Antonio Aretxabaleta eta Manuel Carreiras. Urriko hiru ostiraletan izango saioak, 19:00etan, Barrena kultur etxean.
Komunikazioan arituak
Ordizientzian parte hartuko duten hiru hizlariak dibulgatzaile eta komunikatzaile handiak dira. Besteak beste, Manuel Tohariak hainbat urtetan telebista eta irratian lan egin du. Adinenekoenei ezaguna egingo zaie Toharia, TVE telebista bakarra zenean, eguraldiaren gizona baitzen. Horrez gain, curriculum zabal eta interesgarria du zientziaren dibulgazioaren esparruan. Antonio Aretxabala Radio Euskadiko La mecánica del caracol programan laguntzaile modura aritzen da, eta Manuel Carreiras TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) delako hitzaldi laburretan ere ohikoa da.
Ostiralean lehena
Tohariak irekiko du aurtengoan Ordizientzia zikloa. Lemniskatak bigarrenez ekarriko du Goierrira. La sociedad del despilfarro hitzaldian garapenak ekosisteman duen eraginaren inguruan hitz egiten du, eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekonomietan duen eraginaren inguruan ere aritzen da. Baliabide naturalen ustiaketak eta haien manufakturak eta kontsumoak sortzen dituzten hondakinek ondorio ugari sortzen dituzte. Ondorio horiek, garapen bidean dauden herrialde horiek sufritzen dituzte batez ere.
Herritar guztiak gonbidatuta daude, ostiralean, gai horren inguruan gehiago ezagutzera.
EGITARAUA · Ostirala, hilak 6: La sociedad del despilfarro hitzaldia egingo du Manuel Tohariak. · Urriak 20: Los lugares mas impresionantes del planeta hitzaldia egingo du Antonio Aretxabaletak. · Urriak 27: Lenguaje, mente y cerebro: conectado el laboratorio con la calle hitzaldia gidatuko du Manuel Carreirasek.













