
Zegamako Tartaloetxe elkarteko mus txapelketak mende laurdena bete du aurten. Denera 17 bikotek parte hartu dute; kanporaketak irailaren 30ean egin zituzten, eta finala, pasa den ostiralean. Axier Elizegi
Txikito eta Axier Berasategi
Berasa izan dira irabazleak. Txapeldun orde berriz, Jabi Telleriak eta Imanol Auzmendik osatutako bikotea gelditu da.
Tartaloetxe elkarteko zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaile guztiei, eta baita sariak eman dituzten herriko tabernari, dendari eta lantokiei ere.