Altzoko erraldoiaren bizitza ardatz duen filma etzi estreinatuko da eskualdeko zine aretoetan. Ezkioko Igartubeitin, Zeraingo plazan eta Itsasoko elizan eta Mendeungo zelaian grabatutako eszenak azaltzen dira filman.
Altzoko Migel Joakin Eleizegik XIX. mendean zehar Europan barrena egindako bidaia luzeak Goierrin egingo du geralekua asteburu honetan, eskualdeko zine aretoak ere izango direlako ibilera haiek jasotzen dituen
Handia filmaren estreinaldiaren lekuko.
Handia, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filma da, eta Donostiako Zinemaldian Irizar Saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi ondoren estreinatuko da ofizialki hilaren 20an, ostira-lean.

Handia filmaren grabaketa Zerainen.
Filmak Migel Joakin Eleizegiren bizitza du oinarri.
Altzoko Handia edo
Erraldoia ere esaten zioten. 1818an jaio zen Eleizegi, eta gaitz baten ondorioz, etengabe hazten hasi zen, 2,42 metroko altuera izateraino. Europako gizonik garaiena omen zen, eta herriz herri ibili zen Martin anaiarekin batera erakustaldiak egiten.
Moriarti, Irusoin eta Kowalsi Films etxeek ekoitzi dute filma, Garaño eta Arregi zuzendarien gidaritzapean. Protagonista nagusiak Eneko Sagardoi,
Handiaren papera eginez, eta Joseba Usabiaga dira, Martin anaiari bizia ematen diona.
Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Zumarragan ikusi ahal izango da pelikula asteburuan zehar. Zumarragako Zelai Arizti zine aretoko larunbateko 19:30eko saioaren aurretik zuzendarietako batek eta protagonistetako batek aurkeztuko dute filma.
Goierrin grabatuta
Euskal Herriko hainbat herritan egin dituzte
Handia filmaren grabaketak, tartean Goierriko batzuetan. Iazko udaberrian Ezkion, Itsason eta Zerainen aritu ziren grabatzen. Ezkion Igartubeiti baserrian ibili ziren, Zerainen plaza inguruan eta Itsason, eliza barruan eta Mendeungo zelaian, besteak beste. Filman, herri horietako lokalizazioak ez ezik, estra gisa lan egindako herritar batzuk ere agertzen dira.
‘Handia’ filma Goierrin
Beasain (Usurbe antzokia)
· Ostirala, 20. 19:30
· Larunbata, 21. 19:30 eta 22:30
· Igandea, 22. 19:30 eta 22:00
· Asteartea, 24. 19:30 eta 22:00
Lazkao, (Areria antzokia)
· Larunbata, 21. 19:30 eta 22:15
· Igandea, 22. 19:30.
· Astelehena, 23. 21:30
Legazpi (Latxartegi aretoa)
· Ostirala, 20. 21:30.
· Igandea, 21. 19:30.
· Astelehena, 23. 19:30 .
Ordizia (Herri antzokia)
· Ostirala, 20: 22:15
· Larunbata, 21. 19:30 eta 22:15
· Igandea, 22. 19:30 eta 22:15
Zumarraga (Zelai Arizti aretoa)
· Larunbata, 21. 19:30 eta 22:30.
· Igandea, 22. 19:30 eta 22:00
· Astelehena,23.19:30 eta 22:00