Cava Festa egingo dute asteburuan Zegaman
ZEGAMA // Larunbatean eta igandean Cava Festa egingo dute Zegamako pilotalekuan. Larunbatean, dastaketa egingo dute 19:30ean, eta 20:00etatik 01:00etara izango da festa. Zortzi cava dastatu eta erosteko aukera egongo da. Afariak ere emango dituzte. Gai...
Ostiraletik larunbatera bitartean, IV. Cava Festa egingo dute Zegamako pilotalekuan. Zegamako hainbat elkartek eta udalak elkarlanean antolatutako ekitaldia da, Kataluniako Sant Sandurni d´Anoia herriarekin duten anaikidetza dela medio. Aurten bost upategitako zortzi cava mota ezberdin dastatu eta erosteko aukera izango da, eta bi egunetan, afariak ere emango dituzte. Lau upategi Sant Sadurnikoak dira, eta bat afarroako Mendabiakoa.
Bihar, dastaketa egingo dute 19:30ean, eta 20:00etatik 01:00etara izango da festa. Gainera, autobusak jarriko dituzte Zegamatik Beasainera itzultzeko: gauerdian eta 01:55ean irtengo dira Zegamatik.
CAVA FESTAKO UPATEGIAK · Oliver Viticultors etxeko Oliver Viticultors Brut Nature eta Sadurní Oliver Reserva Barrica 2013 Brut Nature. · Llopart etxeko Llopart Brut Nature Reserva eta Llopart Brut Rosé. · Blancher etxeko Capdevilla Pujol Reserva Nature eta Gran Reserva Nature. · Raventos etxeko Raventos eta Blanc L´hereu. · Mainegros etxeko Gran Suberbiola Brut Nature (Mendabia).













