Bi urteren ondoren, jentilak itzuli dira Ataunera
Euriagatik Jentilen Etorrera ikuskizuneko udaletxe aurreko harrera eta ondorengo desfilea bertan behera gelditu badira ere, Auzoeta kiroldegia leporaino beteta zegoen Jentilen Etorrerako bi urtez behingo ikuskizunaz gozatzeko. Ataungo istorio edo kondaira zaharrak antzeztu dituzte adin desberdinetako herritarrek, eta kristauak eta jentilak, sorginak, lamiak, zezengorriak eta maruak elkarrekin aritu dira oholtza gainean, Jentilbaratza Elkarteak prestatutako ikuskizunean.
Bigarren saioa, 21:00etan hasiko da. Sarrera guztiak agortuta daude.