Legorretan gaur bukatuko dituzte gazte festak
Gaur festa egun handia dute Legorretako gazteek. Aurreko egunetan, etxebizitzaren eskubidearen inguruko lanketa egin ondoren, gaur, herri bazkaria eta Karrojokupoteoa egin dituzte eguerdi eta arratsalde partean. Gauean, berriz, TPR, Zartako eta Eztanda taldeen kontzertua izango da.