Nerea Elustondo
Zuberoako hiribiruan, Maule-Lextarren elkartu dira gaur bertsozaleak, Euskal Herriko bertsolari txapelketako hirugarren final aurreko saioa entzuteko. Nerea Elustondo legazpiarra bertan aritu da kantuan, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Beñat Iguaranekin batera.
Gaztelumendik zuzenean lortu du bigarren final aurrekorako txartela; azaroaren 19ko Amurrioko finalaurrekoan ariko da. Gainerakoek, orain artekoek beste bertsolarien zain egon beharko dute.
Gaurko puntuazioak hauek izan dira:
- Beñat Gaztelumendi 694,5 puntu
- Julio Soto 668,5 puntu
- Nerea Ibarzabal 663 puntu
- Etxahun Lekue 656,5 puntu
- Nerea Elustondo 637,5 puntu
- Beñat Iguaran 604 puntu