Goierriko lau erakundek jaso dute Euskararen Bikain Ziurtagiria
Goierriko hiru enpresak eta erakunde batek jaso dituzte Euskararen Bikain Ziurtagiriak. Asteazkenean egin zuten aitortza ekitaldia, Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan izan ziren ziurtagiria jaso duten Beasaingo Udaleko eta CAF, Orkli eta Goxara enpresetako ordezkariak.
Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatu eta aitortzen du Eusko Jaurlaritzaren Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Eta hala, lau erakunde horiek urteotan egindako lanari aitortza egin diote.