Pablo Benito izan da Goierriko Itzulian garaile
Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Rural Kutxa taldeko Pablo Benito izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena.
Urretxuko Goierri Txirrindulari elkarteak antolatuta, Goierriko Itzulia jokatu da gaur arratsaldean. Denboraldiko lehenetariko lasterketa izan da, Lehendakari Txapelketarako puntuagarria. Rural Kutxa taldeko Pablo Benito izan da Urretxun helmuga gurutzatzen lehena. Dimytry Zhyhunon (Lizarte) eta Angel Fuentes (Baque) sartu dira haren atzetik. Taldeen artean Eulen izan da lehen saria eta herriko lehena berriz, Mikel Mujika (Eibar Energia) izan da.
Arratsaldeko 15:30ean abiatu da pelotoia, Urretxuko Jose Mari Lasa plazatik eta 119 kilometroko ibilbidea osatu dute. 18:30ak aldera iritsi da lehena, Labeaga kaleko helmugara.