XIII. Lore eta landare Azoka egin dute Urretxun
Lore eta landareen XIII. Azoka egin dute gaur Urretxun, Gernikako Arbola plazan. Gipuzkoatik eta Bizkaiatik zortzi sailtzaile gerturatu dira, loreak, landareak, jateko lore eta haziak, eta lorezaintzako tresnak saltzera. 10:00etatik
Lore eta landareen XIII. Azoka egin dute gaur Urretxun, Gernikako Arbola plazan. Gipuzkoatik eta Bizkaiatik zortzi sailtzaile gerturatu dira, loreak, landareak, jateko lore eta haziak, eta lorezaintzako tresnak saltzera. 10:00etatik 14:00etara bitartean egon da azoka martxan, eta 11etatik 14:00etara lore apaingarrien tailerrak egin dituzte, gazte zein helduentzat.
Saltzaileen artean, Legazpiko Lorearteko, Ordiziako Azantza, Aramako Aritz Urretabizkaia, Usurbilgo Aranburu, Lasarte-Oriako Zurlan, Urretxuko Amaia Cid, Usurbilgo Urtinea eta Iurretako Ortuberri izan dira azokan. Erosleen artean loreak eta landareak zozketatu dituzte.