Segura-Zerain Proba, iruditan
Jokin Lizeaga mendizaleari egindako omenaldiarekin hasi zuten larunbatean, Segura-Zerain mendi lasterketa. Trail proban (25 km.) 96 lagunek parte hartu zuten, eta Julen Larruzea eta Ainhoa Sanz izan ziren irabazleak. Sprintean (15 km) berriz, 101 lagun atera ziren, eta helmugan aurrenak, Unai Santamaria eta Maria Zorroza izan ziren.
Goierri Trail Kopako bosgarren proba puntuagarria izan da asteburukoa. Trail probetan, Martin Diez segurarra eta XXXX dira lehenak
Goierri Trail Kopa:
Gizonezkoak- Martin Diez (Segura) ……………. 200 puntu
- Endika Mantecon (Segura) ……. 144 puntu
- Sergio Serrano (Idiazabal) …….. 136 puntu
- Ione Cerezo (Zumarraga) ………. 186 puntu
- Uxua Barandiaran (Zegama) ….. 136 puntu
- Edurne Arakistain (Legorreta) .. 128 puntu
Goierri Sprint Kopa:
Gizonezkoak- Ekhi Zugasti (Legorreta) ………………. 178 puntu
- Mikel Zabalegi (Ordizia) ………………. 140 puntu
- Odilo Rivela (Segura) …………………… 104 puntu
- Ainhoa Matxinandiarena (Ordizia) … 178 puntu
- Nerea Rosado (Ataun) ………………….. 158 puntu
- Ainhoa Agirre (Zaldibia) ……………….. 116 puntu