60 haurrek eta hamalau bikotek parte hartu dute Eitzako krosean
Asteburuan Zumarragako Eitza auzko jaiak ospatu dituzte. Tradizio handiko ekitaldien artean krosa dago. Aurten bikoteka egin dute eta ekimenak arrakasta izan du. Lehenengo haurrek parte hartu zuten. 3 eta 14
Asteburuan Zumarragako Eitza auzko jaiak ospatu dituzte. Tradizio handiko ekitaldien artean krosa dago. Aurten bikoteka egin dute eta ekimenak arrakasta izan du.
Lehenengo haurrek parte hartu zuten. 3 eta 14 urte arteko 60k parte hartu zuten. Ondoren, helduen txanda heldu zen. Hamalau bikote aritu ziren: hiru misto, lau emakumezkoek osatuak eta zazpi gizonezkoek osatuak.
Mistoetan Ainhoa Garcia eta Julio Pascual nagusitu ziren, emakumezkoetan Nekane Urkiola eta Lucia Albisua eta gizonezkoetan Iñaki Taboada eta Asier Aranburu. Auzoko bikote onenak Mari Jose Martinez-Ines Garcia eta Avelino Olea-Alberto Fernandez izan ziren.
Antolatzaileak oso gustura gelditu dira eta datorren urteko krosa ere bikoteka egingo dela aurreratu dute. Laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkiete:?Eroski, Zerki, Lorearteko, Etxarre, Izazpi, ATA, bi udalak, Ispilla kiroldegia, Gurutze Gorria eta boluntarioak.