Aizpea gaztandegiak bi sari lortu ditu Espainiako Gourmet Quesos lehiaketan
Olaberriko Aizpea gaztandegiak urrezko eta zilarrezko domina bana eskuratu ditu, Madrilen, berriki jokatu den Espainiako Gazta Onenen Txapelketaren IX. ekitaldian, Gourmet Quesos deiturikoan. Ardi gazta ketuaren sailean, urrezko domina eman diote, eta ardi gazta zaharrarenean zilarrezkoa.
Idiazabal jatorri izendapeneko beste bi gaztandegik ere jaso dituzte aipamenak: Aiako (Gipuzkoa) JOse Luis Odriozolak urrezkoa ardi gazta erdionduen sailean, eta Lekarozeko (Nafarroa) Kortaria gaztandegiak urrezkoa, ardi gazta onduaren arloan. Estatuko 725 gaztak parte hartu dute lehiaketan, 12 mailatan. Jose Luis Martin gaztagile maisuak zuzendu du.