Ane Mintegik Mutua Madrid Open txapelketa irabazi du
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrar gazteak, Mutua Madrid Open txapelketa irabazi du, 16 urtez azpiko kategorian. Mintegik berak adierazi duenez, “orain arte lortutako garaipenik garrantzitsuena da hau”. Bere jaioterrian, merezitako omenaldia egin zioten atzo.
2003ko urriaren 24an jaio zen Mintegi baina dagoeneko txapelketa ugari irabazia da. Azkeneko txapelketa honetan gainera bere adineko aurkari bakarra izan du. Finala, Maltako Helene Pellicanoren aurka jokatu behar izan zuen. Norgehiagoka galtzen hasi bazen ere, lehenengo seta Maltakoarentzat izan baitzen, “oraindik irabazteko aukerak” zituela poentsatuz, partidari buelta eman eta hurrengo bi setak irabazi zituen.
Finalerako bidean, Paola Moreno, Alba Rey eta Mareia Berlanga tenislariak txapelketatik kanpo utzi ditu, guztiak Mintegi baino zaharragoak. Baina hori ez da oztopoa izan idiazabaldar gaztearentzat; “ondo jokatu eta asko sufritu” duela adierazi du. Aurkari izandakoak ongi ezagutzen ditu Mintegik, izan ere, lehenago ere haien aurka jokatutakoa baita.
Irabazlearen saria, Petra Kvitova tenislari handiak eman zion Mintegiri eta “une oso hunkigarria” izan zela aitortu du.