Aitxuri taldeko neskak
Gipuzkoako Gimnastika Txapelketa jokatu zen atzo igandea Azpeitian eta Ordiziako klubak emaitza bikainak lortu ditu. Alebian B mailan, Aitxuri taldea lehenengo sailkatua izan zen eta txapeldunorde San Andres taldea izan zen. Alebin A mailan berriz, Urdaneta taldea izan zen garailea. Azkenik Infantil A mailan, Ordizia izan zen txapelduna.
Bestalde, datorren ikasturterako izen emate epea zabalik dago.