Ilintxa preferentera igo da
Aurreko larunbatean jokatutako futbol partidan lortu zuen igoera
Ilintxa futbol taldeko nagusienak erregional lehenengo mailatik preferentera igo dira. Igoera aurreko larunbateko partidan lortu zuten. Iazko denboraldian jaitsi ziren eta aurten preferentera itzultzea lortu dute. Xabier Aldama Ilintxako lehendakariak igoera «inportantea» dela esan du eta pozik agertu da. Datorren denboraldian Gipuzkoako inguruko herrietako taldeekin jokatuko dute.