Giro bikaina izan da, beste behin, Beasaingo Loinatz jaietako areto futbol txapelketaren finalean. Jazpana (elastiko zuriz) eta Arane (gorriz) taldeak lehiatu dira kuadrillen arteko lehia luzea bukatzeko. 11:00etan hasi da partida, eta ordubete zirraragarria eskaini dute bi taldeek, kirol maila onarekin eta markagailuan gora-behera askorekin.
Jazpanak hirugarren aldiz jokatu du finala, eta lehenengo txapela lortu du. Aranek aurreneko finala zuen. Jazpanak lehen zatian alde handia atera du, eta bigarren zatira eroso iritsi dira. Baina Araneren susperraldia etorri da. Lau gol segidan sartu, eta 6-5era hurbildu dira. Ez dute berdintzea lortu, hala ere. 8-5 aurreratu da Jazpana, 8-7 eta 9-8 ere jarri dira gero. Azkenean, 10-8. Gol askoko finalean.
Finaleko jokalari onena David Imaz izendatu dute, Jazpanakoa.

David Imaz (Jazpana), finaleko jokalari onena. /Aimar Maiz

Arane taldea, txapeldunordearen garaikurrarekin./Aimar Maiz

Jokoan egurrean aritu ondoren, kiroltasunez elkarri kasu egiten bukaeran./Aimar Maiz

La Salle ikastetxeko kantxa, ikuslez beteta./Aimar Maiz

Jazpanakoak (elastiko zuriz) baloiarekin./Aimar Maiz

Gol ikusgarriak sartu dituzte, penaltiz asko partidaren azken txanpan./Aimar Maiz

Jazpana taldea, txapeldunaren garaikurrarekin, lehen titulua ospatzen./Aimar Maiz

Arane taldekoak eta kuadrillakoak, amaitutakoan. /Aimar Maiz