Laiotzek irabazi du Gipuzkoako herri kirol txapela, alebinetan
Segurako Laiotz Herri Eskolak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, herri kiroletan. Alebin mailako finala larunbatean jokatu zuten, Tolosako Uzturpe frontoian. Bigarren Azpeitiko Ikasberri ikastola sailkatu zen, eta hirugarren Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxea.
Laiotzeko taldea Manex, Xuban, Unai, Enara, Maitane, Elorri, Amaiur, Maren, Nahia, Maddi eta Aitzol neska-mutilek osatu zuten.